XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Disoluzioak

Dispertsio-mota honetan aurkitzen diren solutuek pisu molekular baxua dute.

Adibidez, glukosak uretan edo sodio kloruroak uretan (ionizaturik, Na+ eta Cl- eran).

Egiazko disoluzioak ez dira jalkitzen ultrazentrifugazioaren bidez.

Disoluzioen propietateak hauek dira:

Difusioa

Difusioa fenomeno fisikoa da: disoluzio bateko solutu-molekulak etengabe higitzen ari dira eta disoluzio osoaren bolumenean zehar homogeneoki sakabanaturik kokatzeko joera dute.

Adibidez: oxigenoaren zurgapena uretan.

Osmosia

Kontzentrazio ezberdina daukaten bi disoluzioren arteko disolbatzailearen mintz erdi-iragazkor batean zeharreko pasoa da.

Solutuaren molekulek mintzean zehar pasatzeko joera dute, baina ezin dutenez gero, mintzaren kontra jotzean presioa edo indarra egiten dute.

Presio honi presio osmotiko deitzen zaio.

Izaki bizidunen mintzek, inguruneko presio osmotikoari dagokionez, erantzun desberdinak eman ditzakete.

- Ingurune isotonikoa, hau da, barneko eta kanpoko kontzentrazioak berdinak direnean.

Kasu honetan, zelulak ez du forma galtzen.

Sartzen diren ur-molekulen kopurua eta irteten direnak berdinak dira.

- Ingurune hipotonikoa.

Inguruneko presio osmotikoa (kontzentrazioa) izaki bizidunarena baino txikiagoa da.

Orduan turgeszentzia izeneko prozesua gertatzen da, inguruneko ura bizidunaren barrura sartzen delarik (itsasoko arrainetan ur gezara pasatzen direnean gertatzen da).

Kontzentrazioen diferentzia oso handia bada, izaki bizidunaren lisia edo leherketa gerta daiteke.

- Ingurune hipertonikoa.

Inguruneko presio osmotikoa bizidunengan dagoena baino handiagoa da.